KONTSULTA BATEAN ZER ESPERO?

Kontsultak bakoitza oso berezia eta partikularra da, ez daude berdinak diren bi kontsulta eta noski, erabat konfidentzialak dira.

Zure ahotsaren bitartez egiten dut lan. Kontsultan elkarren aurrean eseritzen garenean, ez dago iluntasunik, ez tramankulu arrarorik, ez dago xelebrekeria bitxirik, bi pertsona eta “zerutik” gurekin elkartu nahi dutenen arteko bilera baizik. Zure ahotsaren bitartez, oso azkar pasatzen diren irudiak ikusten hasten naiz edo amaitugabeko puzle baten parteak: aurpegiak, eszenak, koloreak, formak, pertsonak, egoerak e.a (denak batera sarritan). Hauen osagarri, nire gorputzean sentitzen ditudan emozioak eta sentipenak deszifratzen joaten naiz. Batzuetan 2 edo persona gehiagoren arteko elkarrizketa bat izaten da eta hor zure laguntza beharrezkoa nuke.

Nola komuninatzen zaizkit espirituak? Normalean, argi eta garbi hitzegiten didate eta entzuten ditut. Gehienetan ikusi egiten ditut, heriotzaren arrazoia nire gorputzean sentitzen dut eta baita trasmititu nahi dituzten maitasun eta emozioak ere. Oso esperientzi bizia izaten da. Beste batzuetan berriz, komunikazioa espirituak eskaintzen dituen ikur edo sinboloen bitartez ematen da, eta nik; hauek deszifratu egin behar ditut. Horretarako, zure laguntza ezinbestekoa da.

Hau ez da lehiaketa bat ea nork gehiago asmatu edo ea nor den azkarragoa jakiteko. Ez naiz adibinoa, MEDIUMa baizik. Nere asmoa ez da, (batzuetan esan ohi den bezala); zenbat seme-alaba dituzun, zure autoaren kolorea zein den edo eta noiz aldatuko zaren etxez “asmatzea”. Agian informazio hori kontsultan agertu daiteke, baina Espirituarentzat ez da inolaz ere garrantzitsua. Nere azken helburua zu eta zure maitatuen artean konexioa ezartzea da, zuri bihotzeko bake eta lasaitasuna ematea. Bizitza aldatu dezakeen bake eta maitasun sakonak.

Edozein arrazoi medio ez bazaudete gustora, momentuan esan; horrela konponbidea jartzen saia naiteke. Komunikatu nahi duen horrek aukeratuko du noiz eta nola agertu eta baliteke, hasiera batean behintzat eta komunikazo hori indartzen ez den arte; guk nahi dugun espíritu hori ez etortzea veste bat baizik. Honen arrazoia, komunikatzekoe ta esateko beharra duen hori dela lehen etorriko dena da et aez guk beharra sentitzen dugun hori. Hala ere, lasai egon; maitasun edo eta konexio sakon bat egon bada baliteke espíritu hori etortzea eta seinale eta mezu garbiak transmititzea.

Espirituari energi kopuru haundia eskatzen dio gugana urbiltzeak eta “agertze” hau, ez da beti guk nahi bezala izaten eta guk nahi dugunean izaten. Ez naiz “Cow-Boy” bat, ezin dizut zuk nahi duzun espiritua “ekarri”. Beraiek hiltzean, beraien pertsonalidade eta izakerarekin jarraitzen dute, eta etorri nahi eta ahal izan behar dute. Izan hau kontuan arren.

Espirituen mundua maitasunez eta argiz beteriko mundua da. Maite ditugun horiek errealitate horren berri eman nahi digute eta haien helburu nagusia ondo daudela esatea da, heriotza deritzogun aldaketa horren ondoren bizirik daudela, gu ere ondo egon gaitezen. Eta noski, sarritan gure etorkizuna edo eta destinoaren gaineko informazioa aurreikusi dezakete.